Zazpi jasoaldi 150 kiloko harri kubikoari

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 26a

HITZA

Bere pisuaren bikoitza duen harria, 150 kilokoa, zazpi aldiz jaso zuen Josetxo Urru­tiak apirilaren 16an, bost minutuko denboran. Eta horrelaxe egin zuen marka. Jasoal­di garbiak egin zituen Urrutiak, eta lan aipagarria egin zuen. Izan ere, hasierako helburua harria sei aldiz jasotzea zen, eta azkenean bat gehiago ere lortu zuen. Federazioak marka ontzat emateko, dopin kontrola ere egin zioten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun