Iñaki Perurenak euskara eta ikastolen alde egin duen lana eskertzeko omenaldia eskaini zioten apirilaren 9an Nafarroako ikastolek. Ikastoletako 15 ordezkari hurbildu ziren Peru Harrira eta Izaskun Arratibel Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakariak Nafarroa Oinezeko testigua daukan koadro bat eman zion Perurenari, euskal kulturarekin duen konpromisoa eskertzeko.