Pestetako programa guztiak eskura jarri ditu ALKEk bere webgunean. Ia 80 urtetako programak bildu dira, eta zaharrena, 1917koa da. Gerra aurreko beste batzuk ere eskura daude eta 40. hamarkadatik gaur egunera bitarteko guztiak. Programekin batera Plazaola aldizkari guztiak ere zintzilikatu ditu www.leitzakultura.net-en.