Aurten hirugarren aldiz, jubilatuen eguna antolatu du Jubilatuen Elkarteak. Igande honetan ospatuko da, maiatzak 1. 11:00etan Meza Nagusia izanen da aurten hildako kideen alde eta eguerdian, 13:30 aldera, bazkaria eginen dute Landa jatxetean.
Bazkalondoren, omenaldien txanda izanen da. Aurten 85 urte bete edo beteko dituztenei eta Urrezko Ezteiak ospatuko dituztenei oroigarria emanen zaie. 85 urtekoak sei dira: Demetrio Salbarredi Garziarena, Joakina Azpirotz Arnedo, Rufino Agirre Gogorza, Hilaria Etxeberria Irigoien, Katalina Billabona Saralegi eta Rosario Aranburu Elduaien. Urrezko Ezteiak beteko dituztenak Antxikoneko Agustin eta Mª Jesus dira.
Omenaldien ondoren, musika izanen da.