Burubelarri lanean dabil Umore Ona Abesbatza. Apirilaren 10ean Donostiako Luberri abesbatzarekin elkartrukea egin eta donostiarrek emanaldia eskaini zuten Goizuetan. 12 kantu abestu zituzten beraiek bakarrik, gero beste hiru Umore Onarekin eta bukatzeko bi koruetako 80 lagunek elkarrekin bazkaldu zuten Elkartean. Ekainean, berriz, Ereñozu eta Hernaniko beste bi abesbatzekin Santanderren kantatuko du Umore Onak, Arraun Ligako denboraldiaren aurkezpenaren harira. Eta ekainaren 25ean, Luberrirekin egindako trukea itzuli eta Antiguon kantatuko du. Sanjuanetako eta Amabirjinetako aurorekin osatuko du aurtengo denboraldia.