Xumar Bakeroren aginduetara, futbiton ere gustura aritzen dira herriko gaztetxoak. Etxetik kanpo ere jokatzeko aukera izan dute, eta apirilaren 3an, adibidez, Irunen izan ziren bi taldeak, eta biek irabazi egin zuten. Añorgan ere ibili dira Umore Ona Txiki Futbito Taldea osatzen duten 7 eta 12 urte bitarteko gaztetxoak.