Pestetako programa guztiak eskura jarri ditu ALKE Leitzako Kultur Taldeak bere webgunean. Ia 80 urtetako programak bildu dira, eta zaharrena, 1903koa da (irudian). Urte hartako bertso saioan Lazaro, Txirrita eta Pello Errota aritu ziren, orduko onenak eta historian izan diren onentsuenak. Gerra aurreko beste batzuk ere eskura daude eta 1940. hamarkadatik gaur egunera bitarteko guztiak.
Programekin batera Plazaola aldizkari guztiak ere zintzilikatu ditu www.leitzakultura.net webgunean.
Horretaz gain, Marmari aldizkariaren 11 aleak ere webgunean zintzilikatu ditu ALKEk. Leitzan egiten den aldizkaria da Marmari, euskaraz ongi pasatzeko eta herriari nahiz euskarari buruzko artikuluak eskura izateko. Sortuz geroztik argitara emandako ale guziak eskuratzen ahal dira webgunean, hau da, 2000. urteaz geroztikakoak.