7 jasoaldi eman dizkio Josetxo Urrutiak bere pisuaren dobleko harriari

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 19a

Zazpi jasoaldi eman zizkion Urrutiak 150 kiloko harri kubikoari. Artxiboko argazkia

Leitzan egin zuen marka apirilaren 16ean

Josetxo Urrutiak marka bikaina egin zuen larunbat arratsaldean Leitzan. Bost minutuko txanda batean zazpi aldiz bizkarreratu zuen 150 kiloko harri kubikoa, marka pertsonal berri bat ezarriz pisu dobleko mailan. Izan ere, berak 75 kilo eman zituen baskulan. Sei jasoaldi egiteko asmoarekin plazaratu zen Urrutia, baina azkenean bat gehiago lortu zuen. Proba homologatua izan zen eta Euskadiko Herri Kirol Federazioak kontrolatu zuen, antidoping proba eta guzi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun