Aimar Olaizola eta Aritz Beginok Binakako Txapelketako finala irabazi zieten Xala eta Beroizi 22-14. Bilboko Bizkaia frontoia lepo beterik Asegarceko bikoteak joku hobea erakutsi zuen.
Olaizola izan zen laukoteko pilotari onena. Goizuetako aurrelariak markatu zuen partiduko erritmoa eta 13 tanto airez bukatu zituen. Mikel Beroizek oso ongi ordezkatu zuen Abel Barriola.
Hala ere irabazleek lan gogorra egin behar izan zuten 22ra iristeko. Hamalaunako berdinketaren ondoren Olaizolak erakustaldia eman zuen, zuzenean 22ra iritsiz.
Aimar Olaizolak binakako bigarren txapelak lortu zuen eta Beginorentzat lehenengo txapela izan zen atzokoa.