Marka ahalegina eginen du Josetxo Urrutia harrijasotzaileak apirilaren 16an Leitzan

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 15a

Marka saiakera homologatua izanen da Urrutiarena. Artxiboko argazkia

Bere pisua bikoizten duen harri kubikoarekin saiatuko da larunbat arratsaldeko 17:30ean

Bere pisuaren bikoitza duen harriarekin marka ahalegina egiten saiatuko da Josetxo Urrutia harrijasotzailea larunbat honetan, apirilak 16. 150 kilo dituen harri kubikoa erabiliko du Urrutiak, eta bost minutuko txandan ariko da. Josetxo Urrutia Leitzakoa, 33 urte eta 75 kilo. Marka ahalegina homologatua izango da.

Urrutiak 2008 eta 2009an hartu zuen esku harri txikietako Euskadiko Txapelketan, eta seigarren sailkatu zen bietan. 2009an lortu zuen txapelketako bere markarik onena 112,5 kiloko kuboarekin: 1.575 kilo, 14 jasoalditan, hiru minutuko txandan. Edonola ere, txapelketan lau harri erabiltzen dituzte. Nafarroako Txapelketan ere esku hartu izan du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun