Aurrera Kultur Elkarteak eta Mendibil BTT Taldeak antolatutako apirileko mendi bizikleta irteera apirilaren 16an, larunbatean eginen da. Leitza-Uzturre-Leitza 43 kilometroko ibilbide zaila eginen da.
Larunbat goizeko 08:30ean geldituko dira Leitzako estazioan. Beste ateraldietan bezala, kaskoa eta errepuestoko kamara eramatea beharrezkoa izanen da. 43 kilometro izanen ditu ateraldi zail honek eta 4 ordu terdi inguruko iraupena. Informazio gehiago, mendibilbtt@hotmail.com helbidera idatziz.
Interneten ere bada informazioa eskura:
Facebooken: btt mendibil Leitza