Apirilaren 17an jokatuko den binakako finalean Mikel Beroiz ariko da Abel Barriolaren ordez. Atzo, apirilaren 12an eginiko entrenamentuan ez zuen bere burua aste honetan jokatzeko moduan ikusi.
Gihar bikiko zuntz-haustura behar bezala sendatu gabe zuela ikusi zuen, eta atzerapena eskatu zion Enpresen Ligari. Pilota enpresek eta ligako epaile bakarrak ez zuten eskaera onartu, ezin baitute ziurtatu hurrengo asterako sasoi betean egongo den ala ez . Sarrera erosi duten zaleentzat kalte larria litzatekeela argudiatu zuten.
Enpresak Mikel Beroiz aukeratu du Barriolaren ordezko gisa. Xalarekin batera ariko da pilotari gaztea Olaizola II. eta Beginoren aurka.