Nafarroako ikastolek Iñaki Perurena omendu dute

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 13a

Izaskun Arratibel, Nafarroako Ikastolen Elkarteko presidenteak oroigarria eman zion Iñaki Perurenari. Utzitako argazkia

Nafarroa Oinezen lekukoa duen koadroa eman zioten apirilaren 9an Peru Harrin

Iñaki Perurena harrijasotzaile leitzarrak euskara eta ikastolen alde egin duen lana eskertzeko omenaldia eskaini zioten apirilaren 9an Nafarroako ikastolek. Ikastoletako 15 ordezkari hurbildu ziren larunbatean Leitzako Peru Harrira, Gorritenea baserri ondoan jarri duen museora. Izaskun Arratibel, Nafarroako Ikastolen Elkarteko presidentak Nafarroa Oinezeko testigua daukan koadro bat eman zion Perurenari, euskal kulturarekin duen konpromisoa eskertzeko.

Arratibelek aipatu zuenez, “Iñaki Perurena beti ikastoletatik hurbil egon den pertsona izan da, eskatu diogun guzietan laguntzeko prest egon dena. Euskaltzaleondako eredua da, gure herriaren historia eta kultura sakonki ezagutzeaz gain, hori komunikatzeko gai delako, euskal kulturaren eta euskararen enbaxadore onenetakoa bilakatu arte”.

Iñaki Perurenak gustora egin zien harrera ikastoletako ordezkariei Gorritinean. Gero, harrijasotzearen jatorria azaldu zien eta kanpoaldean dituen trikuharri eta iruinarriak, Pedro I mariskalaren ohoren egindako irudia edo zortzi metro luze daukan harrijasotzailearen eskultura erakutsi zien.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun