‘Zer da zuretzat Goizueta?

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 12a

’ Goizuetarrek herriari buruz zein iritzi duten jakin asmoz, argazki lehiaketa antolatu du Gazte Asanbladak aurten estreinako aldiz. Argazkian Zer da zuretzat Goizueta? islatu beharko da, eta partaide bakoitzak gehienez ere bi argazki aurkezten ahalko ditu, bakoitza bere izenburu eta azalpen ttiki batekin. Hori bai, ez da onartuko photoshop edo bestelako programekin editatutako argazkirik.

Argazkiak aurkezteko azken eguna larunbat hau, apirilak 16, izanen da. Argazkiak zer dazuretzatgoizueta@hotmail.com helbidera bidali beharko dira edo bertzela, Amaia kafetegian utzi, beti ere, formatu digitalean. Dagoeneko argazkiak iristen ari direla adierazi dute Gazte Asanbladatik, baina oraindik ere parte har­tzera animatu ditu herritarrak, zahar eta gazte. 150 euroko saria egonen da jokoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun