Umore Ona Peñaren koloreak –beltza eta berdea– daramatzan txandalak eta kamisetak estreinatu dituzte pilota eskolan ari diren 4-5 eta 13-14 urte arteko 21 gaztetxoek. Eta hori guztia Eguberrietan saldu zen loteriari esker lortutako diruarekin egin da. Ez hori bakarrik. Ikasturte honetan erabiliko dituzten muki eta esparatrapuak erosteko ere erabili baita loteriarekin bildutako dirua. Hain zuzen, jantzi berrien aurkezpena martxoaren 24an egin zen, guraso eta haurrentzako luntx batekin. Bost dira gaur egun pilota eskolaren martxa daramatenak: Angel Salaberria, Jose Jabier Aizkorbe, Ximon Apezetxea, Joxenton Apezetxea eta Mirentxu Jimenez eta lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi izan dizkiete loteria erosi zuten guztiei. Irabazi asmorik gabe ari da boskotea lanean, eta herrian pilota bultzatzea da helburu nagusia. Gisa berean, Nafarroako Kutxaren Zuk aukeratu, zuk erabaki ekimenean proiektua aurkeztekotan direla ere aipatu digute. Bestalde, pilota kontuak alde batera utzita, futbolean ari direnentzat ere jantziak erosi dira. Feri Eguneko talo postuan lortu zena aurten futbol eskolara bideratua izan da, eta 200 euro gastatu dira jantzi berriak erosteko. Oraindik beste 110 euro dituzte gastatzeko.