Jendetza herrian barna kontzertuez gozatzera joana, giro ona, sarrerak agortuak... Ezin zen gehiago eskatu. Eta antolatzaileak, noski, pozik. Oso balorazio ona egin dute Atekarock jaialdiaren antolatzaileek, apirilaren 2ko festak izandako erantzuna ikusita, eta eskerrak ere eman nahi izan dizkiete egun horretan jaialdian izan ziren eta guztia aurrera ateratzeko lan egin zuten guztiei. Horrekin batera, kontzertuetan edo Gaztetxean agertu diren objektuak Herrikon (948 610909) utzi dituztela jakinarazi dute antolatzaileek.