Denok Bat Guraso Elkarteak antolatuta, hitzaldi eta tailerrak egiten ari dira azken aldian. Martxoaren 31n, adibidez, Komunikazioa familian izan zuten hizpide Gabi Goia aranztarrarekin. Apirilaren 15, 22 eta 29an, berriz, adimen emozionalari buruz ariko dira. Teoria eta praktika eginez landuko dute gaia, 15:00etatik 16:30era. Tailer hau ere Gabi Goiak eskainiko du eskolako jantokian.