Karta joko txapelketa

TTIPI TTAPA 2011ko apirilaren 12a

Karta joko txapelketa egiten ari dira Gaztetxean hilabete honetan. Apirilaren 8an hastekoa zen lehia, mus txapelketarekin. Ostiral honetan, apirilak 15, txin­txon txapelketa jokatuko da eta hilaren 21ean, be­rriz, eskoba txapelketa. 22:30ean hasiko dira partidak, izen-ematea egun berean egin beharko da eta parte hartzaileek hiru euro ordaindu beharko dituzte pertsonako.

Astero ahalik eta punturik gehien gehi­tzea da kontua eta az­ken egunean, punturik gehien bilduak dituenak jasoko du sari nagusia. Halere, asteroko sariak ere izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun