Apirilaren 1ean, ostiral gaueko 22:30ak inguruan piztu zen sua Basakabi inguruan. Suhiltzaile eta boluntarioen esku hartze azkarrari esker hiru ordutan itzaltzea lortu zuten. Hori dela eta, suak ez zuen basorik harrapatu. Sasitza izan zen erre zen eremuaren gehiengoa.
Leitzako eta Goizuetako suhiltzaile boluntarioak izan ziren iristen lehenak. Hego haizeagatik eta inguruko basoetara surik ez zabaltzeko Altsasuko eta Iruñako suhiltzaileak ere bertaratu ziren.