Larretxeak eta Zabaletak irabazi dute Adania Aizkolari Sariketa

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 30a

Ruben Saralegi eta Oihan Larretxea Adania Sariko finalean. HITZA

Larretxea 23 urtez azpikoen mailan nagusitu da eta Zabaleta 14 urtez azpikoetan

Aizkolari gazteak lanean paratzeko asmoz Gabriel eta Miel­txo Sara­legik antolatuta­ko Adania Aizkolari Saria arrakasta haundiare­kin joan da. Lekunbe­rrin eta Donezteben jokatutako fina­lerdien ondotik, finala martxoaren 20an jokatu zen Leitzan eta 350 lagun inguru bildu ziren Amazabal frontoian.

 

Hiru kategoriatan jokatu ziren lehiak: 23 urtez azpiko proba nagu­sian Oihan Larretxea beratarra nagusitu zen: 13 minutu eta 8 segundo behar izan zituen lanak amaitzeko. Biga­rren Ugaitz Mugertza II.a gelditu zen, 13 minutu eta 34 segundoko lana eginda; hirugarren Ruben Saralegi­ leitzarra sailkatu zen (15:15) eta lauga­rren Aratz Muger­tza III.a (15:55).

18 urtez azpikoetan, berriz, Eloi Kortxero eta Unai Otaño aritu ziren. Kortxerok 8 minutu eta 6 segundotan bukatu zituen lanak eta Otañok, berriz, 32 segundo gehiago behar izan zituen.

14 urtez azpikoetan, etxean gelditu zen txape­la. Mikel Zaba­le­ta leitza­rrak irabazi zuen, 6 minu­tu eta 6 segun­doko denbora eginez. 50 segundo atera zizkion biga­rren sailkatu zen Iker Vicente­ri. Hirugarren Julen La­rrea geldi­tu zen (08:38).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun