Udal berriak

Juana Mari SAIZAR 2011ko martxoaren 30a

Olleneko paretik Bi ahizpetara dagoen erre­pidean konponketak egiteko zazpi enpresei bidali zitzaien gonbidapena, eta sei aurkeztu dira. Astearte honetan, martxoak 29, hastekoak ziren bakoitzaren eskaintzak aztertzen. Zoladuran, argiteria sarean eta ur sarearen saneamenduan lanak egin beharko dira.

Bestalde, Sakolu eta Belakuko mendiak ateratzeko eskaintza hu­tsik gelditu da, alertze, izei eta pago arbolekin. ­Orain, bi aukera daude: egurgileekin berriro negoziatu edo %10 gu­txiagorekin berriro enkantea atera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun