Udalak eta Osasuna Fundazioak hitzarmena sinatu dute

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 30a

Osasuna Fundazioa

Martxoaren 17an, futbol eskolakoek Osasunako Asier Riesgo atezainaren eta Oier­ San­jurjo jokalariaren bisita jaso zuten. Horie­kin batera, Osasuna Fundazio­ko Juan­ Pas­cual eta Diego Makirriain, Lactu­ra­l­­e enpresako Maite Azpiroz, Xabier Zabalo alkatea eta futbol eskolako Unai eta Xabier Sagastibeltza entrenatzaileak izan ziren. Eguna, Fundazioaren eta Uda­la­ren arteko hi­tzarmenaren sinadura ekitaldiare­kin hasi zen. Gero, futbol eskolako ikasleek hainbat galdera egin ziz­kieten Sanjurjo eta Riesgori eta hauek­ erantzuteaz gain, autografoak sin­atu zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun