Haurrentzat koltxonetak Ganbaran

Kontxi KLABER 2011ko martxoaren 30a

Kontxi Klaber

Aspalditik aurreikusia zegoen gurasoen aldetik Ganbaran elkartzen diren umeen­tzat psikomotrizitateko materiala erostea, koltxonetak eta abar. Nahi baino denbora gehiago luzatu bada ere, azkenean lau koltxoneta erosi dira. Honetarako Euskara zerbitzuak 600 euro eman ditu eta bi urtetan Olentzerotan etxez-etxe jasotako dirua ere gastatu da. 1.400euroko aurrekontua osatu arterakoa Udalak jarri du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun