Martxoaren 11ko gauean piztutako suteak 4 hektarea pinu erre zituen. Argazkian ageri den tokian izan zen sutea, eta inguruan dagoen Dominazpikoen bordako behiak ere gutxigatik libratu ziren. Hasiera batean herriko suhiltzaileak hasi ziren lanean, baina haize zakarra zebilenez, laguntza eskatu behar izan zuten eta Iruña, Altsasu eta Oronozkoak ere hurbildu ziren. Larunbateko 03:00etarako kontrolatutzat eman zuten sutea.