Uitziko tunelaren argiztapena inauguratzean gertatua salatu dute Leitzak eta Larraunek

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 30a

EHNEk pankarta hedatzean Foru Polizia oldartu zaio

Martxoaren 16an egin zen Plazaolako Natur Bidean Uitziko tunelaren ins­talazio elektrikoaren inaugurazio ofiziala, Miguel Sanz Nafarroako pre­­sidentea, turismo sai­le­ko arduradunak, Par­tzuergoko ki­deak­ eta La­rraun, Lekunberri eta Lei­tzako udal ordezkariak eta ber­tze hainbat aginta­ri bertan zirela. EHNE sindikatua ere elkarretara­tzea egiten saia­tu zen EHNE­k nabarmen­tzen du Abel­tzaintzak tuneletik ate­ra­tze­ko beh­arra duela­ zioen pankartarekin. Agin­ta­riei abel­tzain­tzarik gabe ez dagoela landa ga­rape­nik ezta bizitza kalitaterik ere jakinaraztea zen asmoa. Pankarta hedatu bezain laster, ordea, Foru Polizia pan­kar­ta ken­du eta elkarre­ta­ra­tzea di­solba­tzen saia­tu ziren.

Hori ikusita, Jo­se Mari ­­Astiz La­rraun­go eta Xabier Zabalo Lei­tzako alka­teak elkarretatuengana joan eta Foru Poliziaren ardura­du­ne­kin hitz egiten saia­tu ziren, deus ere lortu gabe. Ondorioz, ekitaldi ofizialetik alde egin zuten: «gure jokabide honen arrazoia bat eta bakarra izan da, gure eskual­deko he­rritarrek eta bere­ziki kinka larrian, desager­tzeko zorian dauden abel­tzain eta nekaza­rien adierazpen askatasu­naren alde egitea». Ho­rrez gain, ne­kazariei eta abel­tzai­nei dei egin diete­ udaleta­ra hurbil daitezen, «elka­rre­­kin, gure ahalbideen ara­bera, egoera latz honi irtenbideren bat aurkitzen saia­tzeko prestuta­sun osoa baitugu». Maia­­tzean eginen den Uitziko tunelaren irekierara ere gonbidatu dituzte.

 

Uitziko tunela

Proiektuaren barne dagoen Iruña-Irurtzun tartea kenduta, Uitziko tune­la izan da Plazaolako bide berdea osatu ahal izateko azken oztopoa, Irur­tzun eta Gipuzkoako mu­ga artean. Tunelak 2.680 metro ditu eta argiz­ta­pe­ne­rako 1.391.908,82 euro inberti­tu dira, 835.000 euro Gober­nuak emanak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun