Gaztetxoentzako eskalada ikastaroa antolatu da Leitzako kiroldegian

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 22a

Mendibil mendi taldekoek Urdazubi eta Amaiur arteko ibilbidea eginen dute martxoaren 26an

10 eta 16 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta eskalada ikastaroa eskainiko du Leitzako kiroldegiak datozen larunbatetan, zehazki, martxoaren 2an, apirilaren 2, 9 eta 16an eta maiatzaren 7an, goizeko 09:00etatik 13:00etara. Izen ematea Leitzako kiroldegian egin behar da edo 948 510719 telefonora deituz.

 

Mendibil Baztanera

Mendibil mendi taldeak martxoaren 26an, larunbatarekin, Baztanen ibilaldia eginen du, Urdazubitik Amaiurrera eta tartean Otsondo (575 metro), Lizarmeakako lepoa (550 metro), Alkurruntz (934 metro) eta Zuetako lepoa (740 metro) igoko dituzte. Ateraldian parte hartu nahi izanez gero, martxoaren 24a, osteguna baino lehen eman behar da izena Astiz edo Maimur liburudendetan edo mendibilaurrera@hotmail.com helbide elektronikoan. Larunbatean 07:30ean abiatuko dira plazatik eta 15:00ak aldera buelta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun