Jone Lozanoren atxiloketa salatzeko udal batzarra eta kontzentrazioa eginen dira Areson

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 22a

Pistola bat antzeman diotela adierazi dute Frantziako Poliziako iturriek

Jone Lozano Miranda aresoarraren atxiloketa salatzeko martxoaren 22an, astearte arratsaldeko 19:30ean udal batzarra  egingo da Aresoko Udaletxean eta ondotik batzar informatiboa. 20:00etan kontzentrazioa ere egingo da Aresoko plazan. Horrez gain, aipatzekoa da astearte goizean Leitzako institutuan paroa egin dutela Joneren atxiloketa salatzeko eta berakiko zein familia eta lagunekiko elkartasuna adierazteko.

Frantziako Poliziak jakinarazi duenez, martxoaren 21ean, astelehen goizaldeko 03:20 inguruan ustezko etakide bat atxilotu du errepide kontrol baten ondorioz, Indren, Frantzia erdialdean. Poliziaren arabera, emakumea armaturik zegoen, eta harekin batera zegoen gizon batek ihes egin du. Jone Lozano aresoarra da atxilotutako emakumea.

Poliziak azaldu duenez, kontrolean auto bati gelditzeko agindua eman dio, baina autoak ihesari ekin dio; istripu txiki bat izan du, eta orduan atzeman dute emakumezkoa. Ikerketa iturriek diote poliziei esan diela Jone Lozano Miranda dela eta ETAko kidea dela. Ustez pistola bat zeraman, baita ETAren dokumentazioa ere. Gizonezkoak, ordea, ihes egitea lortu du, eta haren bila ari dira.

Efe agentziak zabaldu zuenez, Lozanok 2010en Guardia Zibilak Villabona eta Asteasu artean atxiloturiko Ibai Beobiderekin zerikusia dauka, eta hura atzeman zutenetik ihesean egon da. Beobidek inkomunikaturik eduki zuten bost egunetan torturatua izan zela salatu zuen.

Estatu espainoleko «terrorismoaren aurkako borroka» delakoaren iturriek esan zutenez, Lozanoren bila zebiltzan duela urtebete baino gehiagotik. Otsailaren 16an Kataluniako Port Boun -Estatu espainolaren eta frantsesaren arteko mugan- atxilotu zuten Jon Rosalesen bikotekidea dela ere esan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun