Leitzako Udalak eta Osasuna Fundazioak hitzarmena sinatu dute

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 23a

Leitzako futbol eskolako ikasle eta monitoreak, Osasunako Oier eta Riesgorekin, Xabier Xabalo alkatearekin eta Osasuna Fundazioko ordezkariekin. Osasuna Fundazioa

Asier Riesgo eta Oier Sanjurjo Osasunako jokalariak Leitzako eskolako futbolariekin izan ziren

Joan den ostegunean, martxoaren 17an, Leitzako futbol eskolakoek bisita atsegina jaso zuten, Osasuna futbol taldeko Asier Riesgo atezain debatarra eta Lizarrako Oier Sanjurjo jokalaria joan baitziren. Leitzako Herriko Etxean harrera egin zieten eta jokalariekin batera, Osasuna Fundazioko Juan Pascual eta Diego Makirriain, Lacturale enpresako Maite Azpiroz, Leitzako alkate Xabier Zabalo eta Leitzako futbol eskolako Unai eta Xabier Sagastibeltza entrenatzaileak izan ziren.

Eguna, Osasuna Fundazioaren eta Leitzako Udalaren arteko hitzarmenaren sinadura ekitaldiarekin hasi zen. Gero, futbol eskolako ikasleek hainbat galdera egin zizkieten Sanjurjo eta Riesgori eta hauek erantzuteaz gain, autografoak sinatu zituzten beraien irrifar onenarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun