Lekunberriko XXIII. Legoa lasterketa eginen da martxoaren 20an

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 18a

Igande eguerdian abiatuko da helduen lasterketa

Igande honetan, martxoak 20, Lekunberriko Legoa jokatuko da hogeita hirugarren aldiz Lekunberri eta Larraunen. Izan ere, Txikito de Arruitzek korritutako zirkuituan 180 lagun espero dira. Lekunberritik hasi eta Azpirotzeruntz eta buelta, 6 kilometro eta 40 metroko ibilbidea eginen da. Proba gogorra baina polita da oso. 10:30etan haurrak hasiko dira (ttikien lasterketak hamekagarren edizioa beteko du) eta 12:00etan helduak. Izenemateko aurretik www.kirolprobak.com (7 euro txip propioarekin,horiarekin eta 9 euro antolakuntzaren txiparekin) egunean 13 euro.

1.500 euro inguru banatuko dira saritan eta luntxa egongo da. Lehenbiziko sailkatuak 180 euro jasoko ditu eta beste 180 euro errekorra hobetuz gero. Bigarren sailkatuarentzat 120 euroko saria izanen da eta hirugarrenarentzat 80 euro.

Antolaketa Araitz, Areso, Betelu, Larraun, Lekunberri Kirol Mankomunitatearen esku joango da, Elostalde korrikalari taldearen laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun