Udalak eta Euskara Zerbitzuak proposatuta, aldizkari bat egin nahi da aurten Areson, protagonistak herria eta herritarrak direla.
Baina aldizkaria aurrera ateratzeko lantaldetxo bat sortu nahi da eta hortaz, aldizkaria egiten eta osatzen lagundu nahi duten guztientzat bilera eginen da martxoaren 21ean 19:00etan. Proiektua irekia da, eta herritar guztiak daude parte hartzera gonbidatuta.