Herriko lanetan aritzeko langabea kontratatu du Udalak

Juana Mari SAIZAR 2011ko martxoaren 16a

Kontratuaren iraupena martxoaren 14tik irailaren 14ra

Pasa den ostiralean egitekoak zituzten langilea hautatzeko probak eta astelehen honetan berean hastekoa zen lanean hautatua suertatu dena.

Osotara 6 hilabeteko kontratua egin zaio eta herriarentzat beha­rrezkoak diren lanetan aritzea izanen da bere egitekoa. Lan deial­dian parte hartzeko nahitaezko baldin­tza zen Eskola Graduatuaren titulua izatea gutxienez eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena emana egotea. Urtarrileko datuen arabera, Areson 5 lan­gabe zeuden, hiru gizon eta bi emakume.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun