Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa zineman jokatuko da larunbat honetan

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 16a

Nafarroako Bertsozale Elkartea

Finalaurrekoetan sartu da Nafa­rroa­ko Bertso­lari Txapelketa. Lehen fasea bukatu eta finalau­rrekoetako lehen saioa martxoaren 12an joka­tzekoa zen Beran, eta bigarrena Lei­tzan jokatuko da larunbat honetan, martxoak 19. Zinema zaharrean izanen da saioa eta 17:30­­­­­etik aurrera sei bertsolari ariko dira nor baino nor. Estitxu Arozena (Lesaka), Xa­bier Te­rreros (Lesaka), Iñigo Olae­txea (Lesaka), Ander Fuentes Ittu­rri (Zubieta), Josu Sanjurjo (Lesaka) eta Migel Mari Elosegi Luze (Lei­tza). Bi izan dira txapelketa honetan parte hartu duten herritarrak: Jose Luis Barberia Zili (1981) eta Migel Mari Elosegi Luze (1970). Ziliren­tzat, bigarren Txapelketa izan da aurtengoa eta finalau­rrekoen atarian gelditu da. Luze, berriz, bi aldiz ailegatu da Nafarroako Txapelketako finalera eta aurtengoan finalaurrekoetarako txartela eskuratu du. Bazkideen eta 16 ur­te­tik beherakoen sarrerak 5 euro balio dute, eta hel­duenak 8 euro. www.bertsosa­rre­rak.eu webgunean ere eros daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun