Kunetak hormigoiez hartuko dituzte Kaxetatik herrirako zatian

Kontxi eta Maider 2011ko martxoaren 16a

Gehienez bi hilabete iraungo dute obra hauek

Joan den asteko asteazkenarekin hasi ziran kunetetan egin behar diren lanak. Aranora igotzeko azken hiru kilometroetan, hau da, Kaxetatik hasita he­rrira bitartean, kunetak hartuko dituzte hormigoiez.

Nahiz eta herrita­rron­tzat momentuz oz­topoa izan, bertan denbora dezente egotea tokatzen zaigulako, laster ikusi eta somatuko dugu alde ona. Behar beharrez­koa ikusten dugu gidariok horrelako obra bat egitea, izan ere, lanak egindakoan, 70 zentimetro inguruan irabaziko du errepidearen zabalerak. Koska edo kuneta zulo handiegiak daude ia bideko zati gehienetan baztertu ahal izateko eta leku askotan kotxeak geldituta ikusten ditugu kontrakoa pasa artean. Gustura hartu dugu berri hau.

Obra honek hilabete eta erdi eta bi hilabete arteko iraupena izango duela iragarri dute. Beraz, maiatz­ aldean bukatua ikustea espero da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun