Inauteriak giro ederrean

Kontxi eta Maider 2011ko martxoaren 16a

Idoia Aranburu

Pasa zen otsailaren 26an ospatu ziren Aranon inauteriak. Eguraldiak askorik lagundu ez arren, ez ziren zomo­rroak etxean geratu. Talde ederra atera zen baserriz baserri fandango eta arin-arina dantzatuz. Aurtengoan, gainera, Iruñeko eta Andoain­go dantzari boskote bat izan zen Aranoko ohitura zaharra bideoz grabatu eta artxibatzeko asmoz. Norbaitek grabazioa ikusi nahi badu, Interneteko www.dan­tzan.com atarian dauka ikusgai goizean egin zen buelta. Arratsaldean zahagi-dantza polita egin zen. Aspaldiko urteetan misterio eta graxi apur bat galduta zuelakoan, aurtengoan gazteek traktore-ohe eder bat montatu zuten gure zahagi-dantzako zomorro maitaleen­tzat. Ez dira kexa­tuko! Ikusleentzat ere sorpresa polita izan zen. Gaueko kronika ere urteroko moduan, umore ederrekoa izan zen. Laja eta Narbaiza trikitilariak aritu ziren afalostea alaitzen eta ez zuten hutsik egin. Goizuetarrak ere bildu ziren Aranoko herri afarira eta denen artean festa-egun polita igaro zen goizeko ordu txikiak arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun