Umore Ona Elkartearen egoitza haunditu ala ez, eta ezinduentzako nola egokitu. Hori izanen da hizpide martxoaren 26an eginen den ez-ohiko batzarrean. Bi aukera daude mahai gainean, guztia beheko solairura egokitu ala orain dagoena moldatu.
Komisioa berritua
Otsailaren 26an egindako urteko batzarrean berritu zuen Umore Ona Elkarteak zuzendaritza. Hauek dira zuzendaritza batzordean sartu diren kide berriak: Gorka Irazusta (diruzaina), Daniel Oiartzabal, Eneko Lopez, Lazaro Aizkorbe eta Haritz Loiarte.
Komisioa utzi dutenak, berriz, Rakel Yartza, Idoia Albistur, Juan Ignazio Apezetxea, Daniel Narbarte eta Migel Angel Salaberria dira eta beste urte batez segituko dutenak Jose Jabier Etxeberria (lehendakaria), Ibai Zubiri (idazkaria), Pio Zugarramurdi eta Igor Apezetxea.