Azken lau hilabeteotan landu den herriarentzako Turismo Plan Estrategikoa aurkeztuko du Bizibiziki enpresak martxoaren 22an, asteartea. Udaletxean eginen du aurkezpena, 18:30ean.
Turismoa nondik bidera daitekeen jakitea izan da Bizibiziki enpresari azterketa eskatzearen helburu nagusia. Horretarako bilerak eta inkestak egiten aritu da herritarrekin, eta azterketa teknikoak ere egin ditu. Behin hori eginda, turismoa garatzeko lehentasunak zein izanen diren jakiteko ordua ailegatu da. Mieljoxe Lekuona alkateak aurreratu digunez, ehun orri inguruko txostenean, turismoa indartzeko balibide nagusia ingurumena izan daitekeela ondorioztatu da. Eta horren harira, Artikutzari etekin gehiago ateratzea proposatu da. Bestelako osagarriak ere aurkeztuko dira.