“Aitona Matias” antzezlana ikusgai izanen da igandean Leitzako zineman

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 11

"Aitona Matias" antzezlana txotxongiloekin eginen du Kataluniako Teatre Nu taldeak. Artxiboko argazkia

Igualadako Teatre Nu antzerki taldeak eskainiko du 19:00etatik aurrera

Leitzako Altzadi Kultur Elkarteak (ALKE) antolatuta, martxiaren 13an, igande arratsaldeko 19:00etan, Igualadako Teatre Nu antzerki taldearen eskutik, “Aitona Matias” antzezlan bikaina ikusteko aukera izanen da Leitzako zineman.

Ez da datozen egunetan Leitzan antolatu den kultur ekitaldi bakarra. Emakumearen Egunaren harira egiten ari diren jardunaldiez gain, martxoaren 15ean, astearte arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara “Ipuinak kontatzeko teknikak” izeneko hitzaldia emanen du Jose Mari Karrere ipuin kontalariak eskolan, Denok Bat Guraso Elkarteak antolatuta.

Martxoaren 18an, ostiral gaueko 20:00etatik 22:00etara “Geure burua ezagutu eta oreka lortu, posible ote?” galderari erantzuteko solasaldia izanen da. Gau berean, kontzertua izanen da Gaztetxean, Ratzinger eta Sermond`s taldeekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun