Imanol eta Gorka mus txapelketan

Juana Mari SAIZAR 2011ko martxoaren 2a

Euskal Herriko hirugarren Mus Txapelketaren barne, Iruñean jokatu zen he­rrialde mailako kanporaketan ongi moldatu ziren Imanol eta Gorka. 148 bikoteren artean, 32. sailkatu ziren eta hala, final haundirako txartela lortu dute. Finala Urruñako (Lapurdi) kiroldegian jokatuko da martxoaren 12an, larunbatarekin, eta zazpi herrialdetako 128 ordezkari bilduko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun