Eskolak, Guraso Elkarteak eta Gizarte Zerbitzuak elkarlanean Guraso Eskola jarri dute martxan. Ekimen honen barne, hitzaldiak eta haur txokoa antolatu nahi ziren, baina aurtengoan, nahiko denbora gutxirekin dabiltzala eta, hitzaldiak egingo dira.
Horrekin hasi aurretik, gurasoei galdetu zitzaien hitzaldiak zeri buruzkoak izan daitezkeen. Proposamen batzuk izan ziren aukeratuak eta azkenean bi gai hauek jorratuko dituzte: autoestima eta heziketa.
Lau saio eginen dira guztira, bi apirilean eta eta beste bi maiatzean. Autoestimaz apirilaren 7an eta 14an ariko dira eta heziketaz maiatzaren 5ean eta 12an. 15:00etatik 16:30era izanen dira.
Beste urte batean ere saiakera egin zen Guraso Eskola martxan jartzeko, baina ez zen aurrera atera. Baina oraingoan badirudi gurasoen erantzuna oso ona izan dela eta ilusio handiarekin abiatu dira.