Landa Goikoko etxebizitzak urte akaberarako

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 2a

Bide onetik doaz Landa Goikoan egiten ari diren etxebizitzen lanak, eta Xabier Zabalo alkateak TTIPI-TTAPAri adierazi dionez, «urte bukaeran etxebizitzak jabearen esku egongo direla kal­kulatzen da». 2010eko martxoan hasi ziren obra­rekin Uzti eta Muroa en­presak. Lehenengoa Lan­da Goikoan eraikitze­koak diren 40 etxebizi­tza horietatik 32 egiten ari da eta Muroak du gainerako zortzien ardura.

 

Ia denak herritarrentzat Etxebizitza horiek esku­ratzeko 200 bat es­kae­­ra jaso zituen Udalak, gehienak herritarre­nak. Eta esleitu ere hala egin dira, 40 etxebizitzetatik 39 leitzarren­tzat izanen baitira, eta bes­tea es­kualdeko ba­ten­­tzat. Horrela kontatu digu Zabalok.

 

Landa Behekoak eta etxebizitza hutsak erantzunaren zain

Landa Behekoan egin nahi diren 216 etxe­bi­zitzen egitasmoarekin aurrera egin ahal izateko, Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Sailaren azken onarpenaren esperoan dago Udala. Alkateak esan digunez, «hau bukatzean honi buruzko behin betiko ordenazioari buruz hitz egin beharko da».

Bestalde, etxebizi­tza hutsen gaian­ ere Gobernuaren erantzunaren zain dago Udala. Herriko Etxetik eskainitako gestio-hi­tzar­me­nari oraindik ez baitio erantzun. Udalak errentan emateko tramiteak berak eginen dituela eta Gobernuak kontratu hauek babes­t­u eta gestioak diruz laguntzeko proposatua dio Gobernuari.

Etxebizitza hutsak erren­tan ematea da Udalaren asmoa. Ho­rre­tarako onartu zuen etxe­bizitza hutsen or­de­nan­tza eta ondotik, hutsik dauden 86 etxe­bizitza zenbatu zituen. 25 he­rritar agertu ziren in­teresatuak. Baina orain­­dik ez diete ezer esan Gobernutik, nahiz eta alkateak azaldu digunez, «behin eta be­rriz­ saiatu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun