Emakumearen Eguna dela eta, hainbat ekitaldi antolatu ditu Bilgune Feministak

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 2a

Leitzan eta Areson eginen dira hilaren 8an, 11n, 12an eta 26an

Martxoaren 8a edo Emakumearen Nazioarteko Eguna hurbiltzen ari den honetan, Leitza eta Aresoko emakumeek hain­bat ekitaldi pres­ta­tzeari ekin diote. Eta bide batez, salatu egin dute «ema­kumeok etengabeko prekarizazio baten aurrean gaudela». Halere, «feministok prekarietateari planto, bizi­tza duinera salto» egite­ko prest daudela diote: «gure bo­rro­ka ez dago krisian».

Prentsara bidalitako oharrean kritikatu dutenez, «argi dugu krisi hau ez dela krisi ekonomikoa soilik, krisi sozial orkor ba­ten aurrean gaudela. Gero eta sektore sozial gehiagok paira­tzen ditugu krisi honen ondorioak. Baina tamalez, emakumeoi oraindik ere jendartean ezartzen zaizkigun funtzioen ondorioz, emakumeok ari gara krisi honen ondorioak pairatzen». Gaineratu dute­nez, «balizko krisiaren aurrean estatuek har­tu dituzten erabakien eta martxan jarri di­tuz­ten neurri guztien ondorio larrienak emakumeok paraituko ditugu».

Emakumeen eskubideak aldarrikatzen jarrai­tzeko ekitaldiak eginen dira Leitzan eta Areson.

 

MARTXOAK 8, ASTEARTEA

• 20:00etan: kontzentra­zioa Lopeneko atarian.

• 20:30ean Performance herritarra.

• 21:00etan mokadu jatea Atekabeltzan.

 

MARTXOAK 11, OSTIRALA

• 20:00etan: zine-foru­ma eta mokadu jatea Aresoko Pake Toki el­kar­tean. Las mujeres de verdad tienen curvas filma ikusgai.

 

MARTXOAK 12, LARUNBATA

• 12:00etan Leitzaldeko emakumeen errealitatea, 8 bizipenetan saioa Aurrera elkartean.

• 14:30ean bazkaria Atekabeltzan.

• 18:00etan Emozioak landuz, gozatu jolastuz. Jokoak plazan.

• Ondoren: poteo feminista.

• Gauean festa Gaztetxean.

 

MARTXOAK 26, LARUNBATA

• 10:00etan: autodefen­tsa feminista tailerra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun