Urtarrilaren 27an egindako bilkuran erabaki zituen Udalak urte honetan Udalbatzako kideen dedikazioa eta ordainsariak zein izanen diren.
Hitzartutakoaren arabera, alkatearen ordainsari garbia 600 eurokoa izanen da. Zenbateko horretan legezko atxikipenak eginda daudela ulertzen da. Udalak bere kargu izanen du gizarte segurantzari ordaindu beharreko enpresa kuota. Dedikazioa, berriz, erabatekoa izanen da.
Zinegotzi bakoitzaren ordainsaria ere zehaztu zen: 200 euro garbikoa izanen da udalbatzetara joateagatik. Zenbateko horretan legezko atxikipenak eginda daude.