Udalak ere egin du Interneterako saltoa eta atari berria zabaldu du: www.goizueta.es. Nafarroako Gobernuko Toki Administrazio Departamentuak babestu eta Animsak garatu du eta hainbat zerbitzu eskaintzen ditu: herriari buruzko datuak, jaiak eta ohiturak, historia, argazkiak, zerbitzuak eta telefonoak... Baita Herriko Etxeko kontuak ere: aktak, dokumentu ereduak, senidetzea...