Gazte Asanbladaren oharra

TTIPI TTAPA 2011ko martxoaren 2a

Lehendik esan bezala, Gazte Asanbladak 20 urte beteko ditu aurten. Eta horren aitzakian, hain­bat ekintza antola­tzen ari dira urtemuga os­patzeko.

Halere, Gazte Asan­bladak ohar bidez jakinarazi duenez, azarorako gorde dute egun haun­dia. Hilaren 12an egun osoko ospakizuna prestatu nahi dute, baina horretarako la­gun­tza eskatu dute: «beha­rrezkoak ditugu zure iri­tzi, proposamen, kritika eta komentarioak». Hala, martxoaren 18an, ostirala, 19:00­etan bilera eginen dute eta he­rritar guztiei egin diete parte hartzeko gonbida­pena, «seguru ekarpen interesgarri asko bilduko ditugula».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun