Ate-joka ditugu karnabalak, eta herritarrak ere gogoz, hain eroak diren egunak noiz ailegatuko diren esperoan. Igande honetan, martxoak 6, hasiko dira. Aurrekoan aipatu bezala, goizean pilota partidak eta arratsaldean Zahagi Dantza izanen dira, eta ilunabarrean Gabezin taldearekin dantzaldia. Gauean, berriz, Mozorroen Taldearen afaria.
Astelehen eta asteartean ere ez da girorik faltako: puska biltzea, umeen kalejira –aurtengoa Sevillako Apirileko Feriaren ingurukoa–, otorduak, dantzaldiak, Zahagi Dantza... Denetarik izanen da.
Astearteiñote ondorengo larunbata, hilak 12, izanen da karnabaletako azken eguna. Ohi bezala, kontuak eginen ditu egun horretan Mozorroen Taldeak. Lehen afaria egiten zen arren, nonbait gutxiegi zen, eta azken urteotan bezala, aurten ere bazkariarekin hasiko da festa. Ilunabarrean Igandea txarangak alaituko ditu bazterrak.