Aurtengo inauteriak oso arrakastatsuak izan dira, herriak ongi erantzun du eta gazteak pozik daude jasotako tratuarekin. Herri afari eta bazkarian jende asko bildu zen eta oso giro onean igaro zituzten otorduak. Bazkarian, gainera, bertsolariak izan genituen giroa alaitzen eta saio polita eginez eman zioten amaiera inauteriei. Larunbat arratsaldean, karrozak atera ziren herrian barrena. Umeek tanborrada egin zuten, gaztetxoek pailazoen karroa eta gazteek, berriz, baserritarrena. Herriari buelta eman zioten denen artean eta inauteri giroa zabaldu zen etxe guztietara.