Onsaloren beste txapela

Juana Mari SAIZAR 2011ko otsailaren 16a

Lau t’erdiko txapelketa jokatu zen Berrizen (Bizkaia) otsailaren 4an eta Unai Onsalo han izan zen. 22-16 irabazi zuen Uriarteren kontra. Aurretik, berriz, Berasaluze IX.aren kontra jokatu zuen eta irabazi egin zion finalerdietan. Azken hau pilotari profesionala izandakoa da, bere garaian Aspe enpresarekin jokatu zuen pilotaria, hain zuzen ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun