Urtarrilaren 21ean eta 22an eskiatzaile infantilen Espainiako II. Kopako lehenengo fasea jokatu zen Sierra Nevadan. Nafarroako taldea 18 eskiatzailerekin joan zen, 12 mutil eta 6 neskarekin, tartean Adur Etxezarreta herritar gaztea. Urtarrilaren 22ko saioan, Erraldoia proba jokatu zen eta mutiletan, Adur atera zen garaile bi txandetan. Ondorioz, podiumaren gailurreraino igo zen eta saria ematen, berriz, Maria Jose Rienda eskiatzaile olinpikoa izan zen.
14 urteko eskiatzailearen hurrengo txanda asteburu honetan, otsailak 18 eta 20, izango da, orduan jokatuko baita infantilen hurrengo proba Baqueira Bereten.