ekabeltz eraikina moldatzak lanak amaitu dira eta horrela, herrigune gisa egokitzeko «lehenengo aurrerapausoa» eman dela esan digu Zabalok.
Atekabeltzaren kudeaketaz arduratzeko egindako lehiaketan, bestalde, Atekabeltz elkartea bakarrik aurkeztu da. Elkarte honetan parte hartzen dutenak hauek dira: Gazte Asanblada, Kultur Taldea, Bilgune Feminista, Txalaparta Taldea, Ikasle Abertzaleak, Pinturazaleak, Bai Euskalerriari eta Elkartasun Taldea.
Badirudi, oraindik ez dagoela kudeaketa nola geldituko den zehaztua, baina apirilaren 3rako Atekarock jaialdia antolatu dute, Berri Txarrak, Su ta gar, Gose, Kop eta Vendetta musika talde ezagunekin.