Makila eskuan hartu, eta jende asko animatu zen Santa Ageda bezperan kopla kantuan ibiltzera, gaztetxo zein guraso, baita txistulari, trikitilari eta bertso eskolako heldu eta gazteak ere. Alde zaharrean kalejira egin zuten lehenengo, eta ondoren, udaletxeko karrapean gazta eta txorizoa sagardotan egosia dastatu zuten.